Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

pLaKeN tEkToNiKa**

17/06/2008 GMT 0

OnDoRioaK

mayni @ 08:26



Lan hau egitea interesgarria eta atsegina iruditu zait. Honekin bide batez, plakei, mugei, tsunamiei...etab-rei buruz gehiago ikasi dugu eta gainera ordenagailuan (intertent-en) beste aukera batzuk daudela ere ikasi dugu.

Bloga egitea entretenigarria da eta gainera originala. Ez da betiko gauza berdina.

 Honetaz aparte, youtube ere bideo oso interesgarriak ikusi ditugu.



BiBLioGRaFia

mayni @ 08:18

- www.google.com

- www.zientzia.net

- www.wikipedia.com

- www.youtube.com

Web orri hauetan aurkitu dugu blog honetan dagoen informazioa.

12/06/2008 GMT 0

Tsunami bat**

mayni @ 08:21

Tsunamiak**

mayni @ 08:06

Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikarasumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.

Garrantzitsua da jakitea ez dela nagusiki tsunamiaren garaiera suntsitzaile egiten duena, baizik-eta ur mailaren igoeraren iraupena eta honek desplazatutako ur kopurua: hainbat metro garaierako olatuak, agian hamar metro ingurukoak, sarri agertzen badira ere Ozeano Bareko kostetan, ez dute nahiko ur eramaten lur barnera sartzeko haina. Kontrakoa, olatuak bi metro eskas izanik ere, ur kopuru handia badu, suntsitzailea izan daiteke oso, ehunka metro lur barnera sartuz leku laua eta oztopo naturalik gabea bada. Hori bera gertatu zen Indonesiako Banda Aceh estatuan 2005eko abenduan, itsasoa hainbat kilometro sartu zelarik.

             

10/06/2008 GMT 0

Lurrikara!**

mayni @ 08:07

Lurrikarak** (nola sortzen dira?)

mayni @ 08:01

terremotoooo.jpgPlakak

Lurraren azala 70 kilometroko lodieradun dozena bat plakak osatzen dute. Plaka tektoniko horiek duela milioi urte asko etengabe ari zaizkio bata besteari egokitzen eta pixkanaka egun ezagutzen dugun planetako azalera moldatu dute, baina prozesua ez da gelditu, ez da amaitu. Fenomeno horren ondorioz moldatu dira kontinenteak eta erliebe geografikoak. Kasu batzuetan plaka horiek magmazko ozeano baten gainean elkarren kontra egiten dute talka, batak bestearen aurrerabidea eragotziz. Hori gertatzean plaka bat aurrekoaren gainetik edo azpitik mugitzen hasten da, topografian aldaketak eraginez. Mugimendua galarazten denean tentsiozko energia metatzen delarik, halako batean energia hori askatu eta plaka batek bestea bortizki jo eta hautsi egingo du: une horretan liberatzen den energiak sortarazten du lurrikara. Hitz gutxitan laburtzeko, lurrikara da Lurraren geruza edo azaleran metaturiko energiaren bat-bateko liberazioa, norabide guztietara uhin gisa hedatzen dena.

Failak

Plakek elkarren kontrako indar hori eragiten duten zonak dira eta, seguruenik, fenomeno sismikoak jazoko diren tokia. Plaka horien mugetatik urrun lurrikaren %10 baizik ez dira gertatzen.

Hipozentro edo fokua

Lurrikararen energia Lurraren sakoneko -azaleratik kilometro askotara egon baitaiteke- gune horretantxe askatzen da.

Epizentroa

Hipozentroaren gain-gainean dago, Lurraren azaleran, eta berton lurrikararen intentsitate handiena hautematen den gunea da.

06/06/2008 GMT 0

Plaken Mugimendua Sortzen Duten Indar Nagusiak**

mayni @ 11:40

Plaken mugimendua astenosferaren ahultasun erlatiboa dela eta gertatzen da. Mantuak duen beroaren disipazioa da ezagutzen den plaken mugimenduaren hasierako indarra.

Lurraren barnean egindako bi eta hiru dimentsioko irudietan (tomografia sismikoa erabilita) mantuaren dentsitatea horizontalean aldakorra dela erakusten dute. Dentsitate aldaketa horiek materialek, mineralek edo tenperaturak sor dezake. Manutaren konbekzioak plaken mugimenduan duen eragina gaur egun ere eztabaidan dagoen gaia da, eta geodinamikako aztergairik garrantzitsuenetarikoa. Moduren batean, edo bestean, energia hau plaketara igarotzen da eta euren mugimendua sortzen du. Basikoki bi indarrek eragiten dute orduan: frikzioa eta grabitatea.

Frikzioa

Bi frikzio indar mota daude. Lehenengoan astenosfera eta litosferaren arteko mugimenduan frikzioa gertatzen da. Bigarrenean subdukzioan dagoen plaka batean goi eta beheko aldean gertatzen da.

Grabitatea

Irristaketa grabitazionala
Plaken mugimendua ozeano-erdiko gandorrek duten altuera handiagoa dela eta mugitzen dira. Litosfera ozeanikoa gandor hauetan sortzen ari denez mantuko material beroa pixkanaka-pixkanaka hozten doa eta bere lodiera galduz. Litosfera hau, beraz, dentsoagoa izango da eta horregatik isostasia jasango du mantuan barneratuz. Emaitza gandorretik urruntzen goazen heinean inklinazioa handitzen joango dela izango da.
Slab-pull
Plaken mugimendua dentsoagoak eta hotzagoak diren plaken hondoratzearen pisuarekin gertatzen da. Mantuan konbekzioa gertatzen da eta materialek ozeanoetan nonbait gora egitea konbekzio horren parte da. Hala ere ez da uste konbekzio horrek bakarrik plakak mugiarazi ahal dituenik, frikzioa handia izango bailitzateke. Hau dela eta slab-pull metodoak mugimendu handiena sortzen duela uste da.

Plaka batzuk, Ipar Amerikar plaka, Afrikar plaka edo Antarktikako plaka kasu, ez dute inon ere subdukziorik, baina hala ere mugimenduan daude. Hau dela eta oraindik-orain inbestigazio handia dago mugimenduaren jatorriaren inguruan.

Kanpo indarrak

2006ko urtarrila-otsailan “Geological Society of America Bulletin”ean argitaratutako artikulu batean ilargiaren mareen eraginez lurreko plaken mendebalderako mugimendua azaltzen zen. Lurra ekialderantz mugitzen denez ilargiarekiko honen grabitateak Lurraren lurrazala mendebalderantz mugitzen zuela argudiatzen zuten. Azalpen honekin ere Artizarra eta Martitzek ilargirik ez dutenez zergatik ez duten plaken tektonikarik azaldu nahi da. Argudio hau lehen aldiz Alfred Wegener berak eman zuen teoria lehen aldiz azaltzerakoan.

Muga Konbergenteak**

mayni @ 11:28

konber3.gifkoner1.gif

           konber2.gif

Bi plakek elkarrekin talka egiten dutenean muga konbergente bat dugu. Muga hauetan plaka bat bestearen azpitik sartzen da, mantuan deseginez. Muga mota honek mendilerroak sortzen ditu eta sumendien sorrerarekin harremanetan dago. Bi plakek talka egiten duten gunearen subdukzio zonalde deritzo. Hor sedimentua pilatzen doa eta akrezio prismak sortzen dira.

Plaken arteko talka hauek kontinente-kontinente artean izan daitezke, zeintzuetan mendilerro bat sortuko den (Himalaya); ozeano-ozeano izan daiteke eta horietan arku-uharteak sortzen dira (Japonia); edo ozeano-kontinente izan daitezke eta hauetan fosa bat eta mendilerro bat sortzen da (Andeak).

Beherantz doan plakak dituen likido eta gasek inguruan dauden arroken urtze puntua jaisten du eta horrela urtzen dira, magma sortuz. Magma honen dentsitatea inguruko arrokena baino txikiagoa denez pixkanaka-pixkanaka joango da gorantz eta sumendi kateak sortzen dira. Berarekin batera itsasoan zegoen arroka zati bat zenez uraz gain gas ugari igoko dira gorantz eta labaren eztandak askoz leherkorragoak dira. Mota honetako sumendi lerroak oso ugariak dira Pazifikoaren inguruan. Nazca plaka Hego Amerikaren azpian sartzean Andeetako sumendiak sortzen ditu. Ipar Amerikan Cascade mendilerroa sortzen da. Ozeano Bare osoan zehar Pazifikoko Su Eraztuna moduan ezagutzen den sumendi zirkulua osatzen da.

Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean bi plakek jasatzen dituzte konpresio indarrak eta beraz bata bestearen azpian sartu edo bata bestearen gainetik doa. Toles ugari gertatzen dira eta mendilerro estentsiboak sortzen dira. Kasurik ezagunena Himalaiatan gertatzen da, non Tibeteko goi-ordokia azpian dagoen plakak sorturiko altxaketa den.

Bi plaka ozeanikok talka egiten dutenean arku-uharteak sortzen dira, Japonia eta Aleutiar uharteak bezala. Plaka bat bestearen azpian sartzerakoan forma ganbila duten lerroak sortzen dira, puntu bakoitza sumendi bat edo irla bat delarik.

Azkenik aipatu behar da plaken arteko talka ez dela beti buruz-burukoa, baizik eta batek iparralderanzko mugimendua balu besteak hego-ekialderako mugimendua izan lezake. Honek faila sistema konplexuagoa sortzen ditu.

Muga Dibergentea**

mayni @ 11:18

diber.gifMuga dibergentetan bi plakak bata bestearengandik bereizten dira eta euren artean lurrazal berria sortzen da azpian dagoen magmaren solidifikazioaz. Plaken arteko muga dibergenteen sorrera puntu hirukoitzetan puntu bero (hotspot) bati loturik egon ohi direla uste da. Puntu hauetan astenosfera beroa igotzen da zelula konbektibo handien ondorioz eta honek mugimendu zinetiko bat sortzen du, litosfera apurtuz.

Muga mota hauek ugariak dira eta ozeano erdiko gandorra osatzen dute adibidez Ozeano Atlantikoan edo Ozeano Barearen Ekialdean. Afrikako Rift Haran Handia ere mota honetakoa da. Muga dibergenteak faila zona masiboak sortzen dituzte, zabaltzea euren artean ez baita uniformea. Hori dela eta lekuetan non zabalkuntza handiagoa den beste batean baino faila transformakor bat sortzen da euren artean. Hauetan sortzen dira, batez ere, ozeanoetan gertatzen diren lurrikarak. Itsaso hondoko mapa bat hartuko bagenu estruktura karratu bat ikusten da, ardatz nagusi batekiko perpendikularrak diren lerroekin, hau zabalketa gune nagusia eta faila trasnformakorrak dira. Plaken arteko mugetatik geroz eta urrunago joan, orduan eta hotzagoa izango da plaka eta sakonera handiagoa egongo da, kontrakzioagatik eta subsidentziagatik.

Ozeano erdiko gandorretan aurkitu zen teoria frogatzeko ebidentziarik handienetarikoa, itsasoak handitzen zeudela frogatzen baitzen. Airetik egindako ikerketa geomagnetikoek egitura arraro bat erakutsi zuten, magnetismoa aldatzen zela ikusten baitzen, baina modu simetriko batean. Egitura hau erregularregia zen kasualitate bat izateko eta horregatik magnetismoan ematen diren aldaketak denboran zehar sortuak egon behar zirela argi zegoen. Alde bakoitzean zegoen arrokaren adina aztertuta teoria konprobatu zen.

05/06/2008 GMT 0

Muga Transformatzaileak**

mayni @ 08:14

Frikzioa dela eta plaka ezin dira bata bestearen ondotik ezer gertatu gabe igaro. Benetan gertatzen dnea estresa bi plaken alboetan metatzen dela da eta bi plaketan indar honek arrokek duten euste gaitasuna baino handiagoa denean energia askatzen da.

Askatze hori bat-batekoa izan daiteke edo denboran zehar, arroken erreologiaren arabera. Behe lurrazaleko eta mantuko arrokek modu gradualean metatzen dute deformazioa, baina hauskorra den litosferaren goikaldea hauste da eta energia modu instantaneoan askatzen da. Askatze honen ondorioz lurrikarak sortzen dira, muga mota honetan ohikoa den fenomenoa.

Honen adibide on bat San Andres Faila da, Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldean. Bertako faila sistema muga transformatzaile bat da, non Pazifikoko plaka eta Ipar Amerikako plaka bata bestearekiko alboz mugitzen diren (Pazifikoa iparmendeblderantz Ipar Amerikaren arabera). Beste adibide batzuk Anatoliako Faila edo Zeelanda Berriko Faila Alpinoa dira. Kaliforniako kostaren aurrean Mendocino haustura ere mota honetakoa da.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!